Julián Gayarre


gayarre3

Julián Gayarre: biografia laburra

Sebastián Julián Gayarre y Garjón, XIX. mendeko mundu-mailako tenore ezagunenetako bat, 1844ko urtarrilaren 9an jaio zen Erronkarin (Nafarroa).

Erronkariar apalen semea, oso gazterik hasi zen artzain lanean. Iruñeara joan zen gero, eta esaten zen Pinaqui errementerian lan egin bitartean kantatzeko ohitura zeukala, eta horregatik, lagun batek Iruñeako Orfeoian izena ematea eskaini ziola.

Horrela sartu zen solfeoaren munduarekin harremanetan, Conrado García-ren eskutik, Iruñeako Katedraleko organo-jolea eta Gayarreren aholkularia. Harek erakutsi zion Hilarión Eslava metodoa, Burlatako nafar maisua. Eslava liluratuta geratu zen Gayarre-ren ahotsarekin eta Madrileko Kontserbatorioan bekario gisa sartzen lagundu zion, eta bertan irabazi zuen kantuko bigarren saria, 1868an.

Bere babesle eta lagunek beka bat lortu zioten Nafarroako Foru Diputazioan, eta horrek Milanera (Italia) ikastera eraman zuen. Varese-n egin zuen lehen kantaldia 1869an “L´elisir de amore”-rekin (G. Donizetti), eta arrakasta handia lortu (“Una furtiva lagrima” erromantza kantatu zuen, bere amaren heriotzaren berri ematen zion telegrama jaso eta handik momentu batera).

Une horretatik aurrera, bere ibilbidea geldiezina izan zen.

Bolonian, Erroman, San Petersburgon, Moskun, Vienan… arrakasta handia izan zuen. Italian egin zuen bere lorpenik garrantzitsuenetako bat, Wagnerren operak garaile bilakatu baitzituen, ordura arte musiko horrek jarraitzaile baino aurkari gehiago izan baitzituen. Alemaniar maisuak behin hauxe esan zion Gayarreri: “Zeu zara amestu nuen Lohengrin-a”.

Bere behin betiko ospea 1876an etorri zen, Milango Teatro alla Scala-n kantatutako “La favorita” operarekin (G. Donizetti) eta ordutik aurrera mundu osoko lehen tenoretzat jo zen.

Sus actuaciones en Londres, Viena, Buenos Aires, Rio de Janeiro, Madril, Sevilla, Bartzelona, Napoli, Paris…eta beste hainbat lekutan eskainitako ikuskizunek Italian “Senza rivali”, Frantzian “le Roi du chant” eta Espainian “el Tenor de la voz de angel” izengoitia ematea ekarri zioten.

1889ko abenduan “Los pescadores de perlas” (G. Bizet) kantatu zuen Madrileko Teatro Real-en, gaixorik egon arren. “Je crois entendre encore” ariaren Si altua kantatzean, ahotsa eten zitzaion eta zorabiatu egin zen. Bronkopneumoniaz gaixotuta, Madrilen hil zen 1890eko urtarrilaren 2an, 46 urterekin. Bere jaioterrian, Erronkarin lurperatzea eskatu zuen. Bere gorpua Nafarroako hilerrian dago gaur egun, Mariano Benlliure-k 1901ean sortutako mausoleoaren azpian.

1903an izena aldatu zitzaion Iruñeako Principal Antzokiari eta Gayarre Antzokia deitzera pasatu zen, tenorearen oroimenez.

1990ean”Asociación Gayarre Amigos de la Ópera de Navarra” (AGAO) elkartea sortu zen.

Julián Gayarre-k oraindik ere, mende bat eta gero interesa eta goresmena sortzen ditu. Bere Erronkariko etxeak, gaur egun museo bilakatutakoak, milaka pertsona jasotzen ditu urtero, bisitaldian bai Gayarreri, bai bere garaiko musikari buruzko alderdi gehiago ezagutu baititzakete.

Grabaketarik ez dagoen arren, baieztatu dezakegu Julián Gayarreren ahotsa lirikaren historiako bikainenetako bat izan dela, kantari gisa izandako ibilbideagatik, antzokietan kantatzen entzun zioten pertsona askoren lekukotasunengatik, Gayarreren lagunen beren aipamenengatik, une hartako konpositore eta musika-kritikoengatik…