Elkartea


 

Asociación Gayarre Amigos de la Ópera de Navarra (AGAO) elkartea 1990eko urtarrilaren 2an sortu zen, Julián Gayarre tenore nafar ospetsuaren heriotzaren oroimenez.

laasociacion

AGAO irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere helburu nagusia arte lirikoa, orokorrean, eta opera, zehazki, sustatu, garatu eta hedatzea da. Horretarako, opera ikuskizunak eta horrekin lotutako jarduerak (errezitaldiak, hitzaldiak, tailerrak…) antolatzen ditu, mota guztietako opera-elementuak bultzatuz eta sustatuz, eta batez ere nafar kantari gazteak. Hori guztia, kultur proiektu zabal eta anitz baten baitan, opera denen eskura jartzea ahalbidetuko duena.

AGAOk bai Gayarre Antzokian, bai Iruñeako Baluarte Auditoriumean garatzen du bere jarduera, eta errezitaldi lirikoak antolatzen ditu Nafarroako herri txikiagoetan, lirikaren aldeko maitasuna ahalik eta jende gehienarengana iristeko.

Bere jarduera “Gizarte interesekotzat” aitortzen du 1999ko 118. Foru Dekretuak, apirilaren 19koak (59. zenb. NAO, maiatzaren 12koa).

AGAO Espainiako Opera Antzoki, Jaialdi eta Denboraldi egonkorren Elkarteko (Asociación de Teatros, Festivales y Temporadas estables de Ópera de España) kide da.

Asociación-opera