La Rosa del Azafrán 09/2016 Gayarre Antzokian

Zarzuela bi ekitalditan, Lope de Vegaren “El perro del Hortelano” komediaren egokitzapen librea, Jacinto Guerreroren musikarekin, eta Federico Romero eta Guillermo Fernández-Shawren libretoarekin.

AGAOren ekoizpena, Gayarre Antzokiaren lankidetzarekin egina

 

“La rosa del azafrán” betiko zarzuela ezagunenetako bat da. Doinu ezagun eta xarmagarriek, libretoaren alderdi egungo eta dibertigarriarekin batera, ekartzen dute genero honetako lan nagusietako bat izatea. Gaia klasikoa da: gizarte maila desberdinetako bi pertsonaren arteko maitasuna. Melodia ezagun-ezagunak ditu, hala nola “Canción del sembrador” eta “Coro de Espigadoras”. Gertakizunak 1860an kokatu behar dira, Mantxako herri txiki batean. Sagrario, jabe aberatsa eta aldi berean emakume eder-ederra, Juan Pedro zerbitzariaz maiteminduko da. Juan Pedro lurra lantzen aritzen den mutila da, itxura onekoa eta jatorri apalekoa, eta gainean darama guraso ezezagunen seme izatearen estigma. Zarzuelaren izena azafraiari zor zaio. Libretoan adierazten da maitasuna lore hori bezain hauskorra dela: “eguzkia ateratzean ernetzen da eta ilunabarrean hiltzen”.

InterpretatzaileakCarmen Solís (sopranoa), Antonio Torres (baritonoa), Carolina Moncada (sopranoa), Juan José Rodríguez (ternor komikoa), Juan Tomás Martínez (tenorra), Ana Tébar (aktorea), Germán Scasso (ternor komikoa), Nicolás Monforte (aktorra), Elena Miral sopranoa)

AGAOko “Premier Ensemble” abesbatza Abesbatzaren zuzendaria Iñigo Casalí Orkestra “Europa Musicale” 

Eszena-zuzendaria José María López Ariza  Musika-zuzendaria José Antonio Moya 

 

Gayarre Antzokia, Iruña

 Larunbata – irailak 24, 20.00h

 Igandea – irailak 25, 19.00h

 

SARRERAK EROSTEKO