La Rosa del Azafrán-09/2016 Gayarre Antzokian

La Rosa del Azafran imagen Gayarre para web

AGAOren ekoizpena, Gayarre Antzokiaren lankidetzarekin egina.

“La rosa del azafrán” betiko zarzuela ezagunenetako bat da. Doinu ezagun eta xarmagarriek, libretoaren alderdi egungo eta dibertigarriarekin batera, ekartzen dute genero honetako lan

nagusietako bat izatea. Gaia klasikoa da: gizarte maila desberdinetako bi pertsonaren arteko maitasuna. Melodia ezagun-ezagunak ditu, hala nola “Canción del sembrador” eta “Coro de Espigadoras”.

Gertakizunak 1860an kokatu behar dira, Mantxako herri txiki batean. Sagrario, jabe aberatsa eta aldi berean emakume eder-ederra, Juan Pedro zerbitzariaz maiteminduko da. Juan Pedro lurra lantzen aritzen den mutila da, itxura onekoa eta jatorri apalekoa, eta gainean darama guraso ezezagunen seme izatearen estigma. Zarzuelaren izena azafraiari zor zaio.

Libretoan adierazten da maitasuna lore hori bezain hauskorra dela: “eguzkia ateratzean ernetzen da eta ilunabarrean hiltzen”.

Interpretatzaileak Carmen Solís sopranoa, Antonio Torres (baritonoa), Carolina Moncada (sopranoa), Juan José Rodríguez (ternor komikoa), Juan Tomás Martínez(tenorra), Ana Tébar (aktorea), Germán Scasso (ternor komikoa), Nicolás Monforte (aktorra), Elena Miral (sopranoa)

Eszena-zuzendaria José María López Ariza Musika-zuzendaria José Antonio Moya

AGAOko “Premier Ensemble” abesbatza

Abesbatzaren zuzendaria Iñigo Casalí

Orkestra “Europa Musicale”

 

Gayarre Antzokian, Iruña

Sábado 24 de septiembre 2016, 20:00 h.

Domingo 25 de septiembre 2016, 19:00 h.

 

SARRERAK EROSTEKO